XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): Hegel`en adimen zalekeria erdeinatzen eta zapuzten.

Harekiko Dialektikaren ordez agerkariak () banan eta bakoizki aztertuko ditu Izate Filosofiak, eta haren sistemagintzaren ordez bizkizunen (vivencias) eta banango somakizunen azterketa hobetsiko du.

Horregatik, ez-bai-keta da.

Horregatik, azalburu hontako saiaketan Hegel`en Dialektika astiroago ta errazago aztertuko da.

Igaro zen gizamendean, gainera, Lógos`en Dialektika aztergairik nagusiena ta orokorrena izan zen.

Dialektika aipatu dugu. Esangura igazkorra du hitz horrek.

Hegel`ena, berriz, nolako azterbidea den jakiteko, egoki baino beharrago izanen da, hotsaundiko hitz horren zenbait alde ta azpegi adieraztea.

Dialektika aipatu ta berehalako batean hitzaren muinera joten ba`dugu, nundik-norako bat adierazten digu.

Edozein filosofok nunbaitetik eta zerbaitetik ekin beharra du, ta nunbaitera ta zerbaitera doa.

Hasiera batetik jomuga batera doa.

Bitarteko bidez ziurki egiztagarri ez denean da Dialektika.

Ez da batbera Metodoa ta Dialektika.

Metodoa irakasteko biderik samurrena ta egokiena da.

Ez, baina, Dialektika.

Teorietan, ziurrak ez diranean irargiak, eta hainbatekoak diranean egiztabideak eta arrazoiak, baiesteko ahaleginak egiten diranean eta onartzeko saiatzen denean, erabiltzen da Dialektika.

Egiantzekoa bihurtu nahi da teoria ta egiantzeko bihurtzen saiatzen da dialektikaria.

Sokrate, Platon, Aristotel, Kant eta Dialektika

Sokrat litzake Dialektika lehenengo sortu izan zuena.

Atenai`ko semeak asmaturiko Dialektika elkar hizketa, gerkel hitzaren (dialégo) aditzari dagokion bezela, izan zen.

Enparantzetan, garai hartan ohi zen bezela, jendarteko hizketaldia aukeratu zuen bere Filosofia irakasteko.

Gogaiak aztertzea izan zen bere helmuga.

Hegel`ek dionez, sofisten aitzi asmatutako Dialektika izan zen Sokrate`rena.

Ironia edota irritxuria deritzaio haren Dialektikaren azterbideari.

Galdera aunitz zegizkien Sokrate`k ikasleeri, eta ikaslea, bere buruz erantzunak eman ahala, bapatean ohartzen zen bere iritzietan haintzat ematen zuena baino bestelangoa zela egia.

Gauzakien guna baino, Hegel`en esatez, azalekoa ta agerkaria () nabariago ipintzen omen zuen.

Ahatik, jendearen iritzi arruntak eta usteak egiaren arabera tajutzen ihardun izan zuen.

Moralgaiak, batez ere, aztertzen eta adierazten zituen bere Maieutika bidez Fenareta emaginaren semeak: eudaimonia edo zoriona zer zen, edo onbidean nola ihardun, jainkozale nor den, gizonaren moralganora nolakoa behar zen izan.

Platon`ek, ordea, Sokrate`ren ikaslea izan arren, bestelango Dialektika bat asmatu zuen.

Platon`ena ez da elkarrhizketa.